Artola, berriro Beotibarren

Ataria 2023ko abenduaren 28a

Binakako pilota txapelketa berriro Tolosako Beotibarrera itzuliko da. Astearteko Artola eta Altuna III.aren arteko lehiaren ondoren, alegiarrak Peio Etxeberria eta Zabaleta izango ditu aurkari abenduaren 31n Beotibarren, Ander Imaz lagun duela.

Zazpigarren jardunaldiko partida izango da igandekoa, eta jaialdia 16:30ean hasiko da, promozio mailako partida batekin: Dario-Arbizu Larrazabal-Eskirozen aurka. Ondoren etorriko da partida nagusia.

Sarrerak salgai daude Baikopilota.eus webgunean, 20 eurotik aurrerako prezioan.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!