Ataria Bertso Jaialdia 2024

Oraindik erosi ez duten Atarikideek, gaur dute azken aukera

Ataria 2023ko abenduaren 22a

2022ko Ataria Bertso Jaialdiko une bat

Tolosako Leidor aretoak urteroko bertso zita hartuko du urtarrilaren 20an, Ataria Bertso Jaialdia. Atarikide ez direnentzat datorren astean emango da informazio guztia.

Oihana Iguaran, Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jone Uria eta Julio Soto ariko dira bertsotan eta, beti bezala, Amaia Agirrek egingo ditu gai-jartzaile lanak. Saioa ikusteko sarrerak salgai daude oraindik, Atarikideentzat bakarrik, sarrera guztiak zenbakituak izango dira eta ez da erreserbarik onartuko. Sarrerak Ataria-ko egoitzan salduko dira (San Esteban auzoa, 20, Tolosa).

Atarikideek 16 euro ordaindu beharko dute sarrera bakoitza eta gehienez bi sarrera erosi ahalko dituzte prezio horretan. Bi sarrera baino gehiago erosi nahi izanez gero, hirugarrenetik aurrera, sarrera bakoitzarengatik 18 euro ordaindu beharko dira. Aurten banku txartelarekin ordaintzeko aukera ere egongo da.

Sarrerak erosteko egunak eta ordutegiak Atarikideentzat:

  • Gaur, ostirala: 10:30 - 13:30.

Sarrera guztiak zenbakituak izango dira eta ez da erreserbarik onartuko.

Atarikide ez direnek berriz, 18 euro ordaindu beharko dute sarrera bakoitzeko eta datorren astean emango da informazio guztia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!