Ataria Bertso Jaialdia 2024

Bertso Jaialdirako azken sarrerak

Ataria 2023ko abenduaren 26a

2023ko Ataria Bertso Jaialdiko une bat

Abenduaren 27an, bihar, eta urtarrilaren 3an egongo dira eskuragarri Ataria Bertso Jaialdirako sarrerak, ATARIAren egoitzan.

Aurreko astean jarri ziren salgai urtarrilaren 20an izango den Ataria Bertso Jaialdirako sarrerak. Orain arte Atarikideek izan dute sarrerak erosteko aukera eta hiru egunetan 600 sarrera baino gehiago saldu dira; orain gainerakoek izango dute geratzen diren horiek eskuratzeko modua.

Ohi bezala, jende ugari gerturatu da ATARIA-ren egoitzara sarrerak eskuratzeko, eta gehienak salduta daude. Baina, oraindik ere hainbat sarrera geratzen dira. Horiek eskuratzeko, bihar, abenduaren 27an eta urtarrilaren 3an ATARIAren egoitzara jo beharko da, 10:30etik 13:30era. Sarrerak 18 euroan erosi ahalko dira, eta zenbakituak izango dira.

Urtarrilaren 20an izango da Ataria Bertso Jaialdia, Leidor aretoan, 18:00etan hasita. Oihana Iguaran, Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jone Uria eta Julio Soto ariko dira bertsotan eta, beti bezala, Amaia Agirrek egingo ditu gai-jartzaile lanak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!