Ataria Bertso Jaialdia 2024

Ataria Bertso Jaialdirako sarrerak erosteko aukera, guztientzat zabalik

Ataria 2023ko abenduaren 22a

Tolosako Leidor aretoak urteroko Ataria Bertso Jaialdia hartuko du urtarrilaren 20an. Atarikideen artean 600 sarrera baino gehiago saldu ondoren, gainontzekoak eskuratzeko aukera zabalduko da

Oihana Iguaran, Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jone Uria eta Julio Soto ariko dira bertsotan eta, beti bezala, Amaia Agirrek egingo ditu gai-jartzaile lanak. Aurreko asteazkenean jarri ziren Atarikideentzat sarrerak salgai eta hiru egunetan 600 sarrera baino gehiago saldu dira. Hala ere, oraindik sarrera gehiago geratzen dira eta hauek ondorengo egun eta orduetan erosi ahalko dira:

  • Asteazkena, abenduak 27: 10:30-13:30
  • Asteazkena, urtarrilak 3: 10:30-13:30

Sarrerak 18€-ko prezioa izango dute eta zenbakituak izango dira. Geratzen diren sarrera horiek agortzean, 800 laguneko aforoa beteko da eta ez da sarrera gehiagorik salduko. 

Beraz, Ataria Bertso Jaialdira joateko asmoa baduzu, azkar ibili eta erosi zure sarrera.

 

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!