Oria Merkatarien Elkarteak Gabonetarako bi kanpaina abiarazi ditu

Ataria 2023ko abenduaren 21a

Amasa-Villabonako eta Zizurkilgo merkatariak biltzen dituen Oria elkarteak hainbat ekintza antolatu ditu Eguberrietarako. Era berean, Asmatu prezioa eta Galtzagorriren bila kanpainak prestatu ditu.

Oria Merkatarien Elkarteak hainbat kanpaina eta ekitaldi antolatu ohi ditu herriari bizia emateko, eta Gabonetan ere gauza bera egingo du. Zehazki bi kanpaina abiarazi ditu; Asmatu prezioa eta Galtzagorriren bila.

Lehenengoari lotuta Oria elkarteko kideek Villabonako Rural Kutxako erakusleihoa elkarteko merkatarien produktu desberdinekin bete dute eta herritarrek prezioa asmatzen saiatzeko txartelak eskuratuko dituzte erosketak egiten dituztenean. Produktuen preziora gehien gerturatzen denak erakusleihoan dauden produktu guztiak irabaziko ditu.

Etxeko txikienei bideratutako kanpaina da Galtzagorriren bila, etorkizuneko bezeroei herriko dendak ezagutarazteko helburuz. Elkarteko kideek Galtzagorri pertsonaia ezkutatu dute erakusleihoetan. Galtzagorri dendaz denda dabilela esan dute eta gazteek topatzen dutenean dendariari esan behar diotela argitu dute. Parte hartzen duten ume guztien artean sariak zozkatuko dituzte.

Egitaraua

Abenduak 26

  • Arte sormen tailerra Villabonako erakusketa gelan, 09:30etik 11:30era.
  • Munduko jolasak Villabonako kultur etxean, 12:00etatik 13:00etara.
  • Ipuin kontaketa Villabonako areto nagusian, 16:30etik 17:30era.
  • Xake tailerra Villabonako erakusketa gelan, 17:30etik 18:30era.

Abenduak 27

  • Arte sormen tailerra Zizurkilgo Atxulondon, 09:30etik 11:30era.
  • Munduko jolasak Zizurkilgo Atxulondon, 12:00etatik 13:00etara.
  • Ipuin kontaketa Zizurkilgo Atxulondon, 16:30etik 17:30era.
  • Xake tailerra Zizurkilgo Atxulondon, 17:30etik 18:30era.

Abenduak 28

  • Arte sormen tailerra Villabonako erakusketa gelan, 09:30etik 11:30era.
  • Munduko jolasak Villabonako kultur etxean, 12:00etatik 13:00etara.
  • Ipuin kontaketa Villabonako areto nagusian, 16:30etik 17:30era.
  • Xake tailerra Villabonako erakusketa gelan, 17:30etik 18:30era.

Urtarrilak 2

  • Arte sormen tailerra Villabonako erakusketa gelan, 09:30etik 11:30era.
  • Munduko jolasak Villabonako kultur etxean, 12:00etatik 13:00etara.
  • Zirku tailerra Villabonako kultur etxean, 16:30etik 18:30era.

Urtarrilak 3

Urtarrilak 4

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?

EGIN ATARIKIDE!