Ataria Bertso Jaialdia 2024

Ataria Bertso Jaialdirako sarreren erdia saldu da

Ataria 2023ko abenduaren 21a

2023ko Ataria Bertso Jaialdiko une bat

Tolosako Leidor aretoak urteroko Ataria Bertso Jaialdia hartuko du urtarrilaren 20an; sarreren erdia dagoeneko saldu da

Oihana Iguaran, Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jone Uria eta Julio Soto ariko dira bertsotan eta, beti bezala, Amaia Agirrek egingo ditu gai-jartzaile lanak. Saioa ikusteko sarrerak atzo jarri ziren salgai, Atarikideentzat bakarrik. Dagoeneko, erdia saldu da.

Sarrerak erosteko egunak eta ordutegiak Atarikideentzat:

  • Osteguna, hilak 21: 10:30 - 13:30.
  • Ostirala, hilak 22: 10:30 - 13:30.

Sarrera guztiak zenbakituak izango dira eta ez da erreserbarik onartuko.

Sarrerak Ataria-ko egoitzan salduko dira (San Esteban auzoa, 20, Tolosa) eta Atarikideek 16 euro ordaindu beharko dute sarrera bakoitzeko, gehienez bi sarrera erosi ahalko dituzte prezio horretan. Bi sarrera baino gehiago erosi nahi izanez gero, hirugarrenetik aurrera, sarrera bakoitzarengatik 18 euro ordaindu beharko dira. Aurten banku txartelarekin ordaintzeko aukera ere egongo da.

Atarikide ez direnek berriz, 18 euro ordaindu beharko dute sarrera bakoitzeko eta aurrerago izango dute hauek erosteko aukera, baldin eta sarrerak geratzen badira. Datorren astean emango da informazio guztia.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!