Asteburuan pilota partidak Alegia, Villabona, Tolosa eta Amezketan

Ataria 2023ko abe. 21a, 11:58

Migel Soroa Ogi Berri Txapelketako bigarren finalerdiak eta Gipuzkoako txapelketako jokatuko dira eskualdean, ostiraletik igandera.

Tolosako Beotibar pilotalekuan jaialdi ikusgarria geratu da larunbaterako. Ogi Berri Migel Soroa Txapelketaren bigarren finalerdiak jokatuko dira 16:30ean. Hiru partida izango dira eta irabazleek abenduaren 30eko finaletarako txartela lortuko dute.

Arratsaldeko lehen finalerdia kadeteen mailakoa izango da. Lau eta erdian ariko dira lehian Olano (Tolosa) eta Gaztañaga (Gazteleku).

Ondoren, lehen mailakoa izango da eta maila handiko lau pilotarik jokatuko dute. Zubizarreta eta Apeztegia, Lizeagaren eta Cansecoren aurka ariko dira. Faboritoak lehenengoak baldin badira ere, Lizeaga eta Canseco txapelketa ona egiten ari dira.

Jaialdia bukatzeko, elite mailako finalerdia izango da. Murua eta Garmendia gipuzkoarrek Fernadez-Loza errioxarren aurka jokatuko dute. Faboritoak lehenak baldin badira ere, maila handiko bikotea osatzen dute errioxarrek.

GIPUZKOAKO TXAPELKETAK

Ezker Hormako Kluben Arteko Gipuzkoako Txapelketako final gehiagoz gozatzeko aukera izango da, berriz ere, asteburuan. Hain zuzen ere, ostiraletik igandera bitarte, eskuz binakako eta gomazko paleta binakako azken finalak izango dira ikusgai, Alegian, Villabonan eta Amezketan.

Ostiralean, 20:00etan, Alegian gomazko paletako finala jokatuko da. Beloki 1 eta Beotibar 2k neurtuko dituzte indarrak.

Larunbatean, Villabonako Bear Zanan bi final jokatuko dira 10:30etik aurrera. Lehena gomazko paletakoa izango da, eta bigarrena eskuz binakakoa. Behar Zanako eta Txulobiko pilotariak egongo dira bertan.

Azkenik, igandean, Amezketan beste bi final jokatuko dira 11:00etan. Eskuz binakakoak izango dira, eta Zazpi Iturriko ordezkariak bertan egongo dira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!