Atarikideen txokoa

Urteko azken Atarikideen txokoa-ko zozketa martxan da

Tolosaldeko Ataria

Urtea amaitzeko, Atarikideen artean Go!azen 10 emanaldirako sarrera bikoitza zozkatuko dugu

Go!azen telesailak 10 urte beteko ditu aurten, eta, Irurako Ikastolaren eskutik, urtarrilaren 13an 12:30ean Tolosako Leidor aretoan izango den emanaldirako sarrera bikoitza zozkatuko dugu.

Zozketan parte hartzeko, sakatu hemen. Gogoratu, izena emateko Atarikide izatea ezinbestekoa dela; oraindik ez bazara, egin Atarikide. Zorte on!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!