Ataria Bertso Jaialdia 2024

Ezagutu dugu Ataria Bertso Jaialdiko karteleko protagonista

Ataria 2023ko abenduaren 18a

2024ko Ataria Bertso Jaialdiko karteleko protagonistaren inguruko porra jarri zuen  martxan Ataria-k. Asmatu dutenen artean zozketa egin da eta saridunaren izena jakin dugu

2024ko Ataria Bertso Jaialdiako kartelean bertsolari baten aurpegia ikus daiteke, eta nor den galdetuz, porra bat antolatu genuen. Nor da karteleko protagonista? Galdera honi erantzunez, Oihana Iguaran da argazkian azaltzen den bertsolaria. Parte hartu duten 74 erabiltzaileen artean, bostek asmatu dute, eta bost hauen artean zozketa egin ondoren, Ander Sarasola Iraola tolosarra izan da 2024ko urtarrilaren 20an Tolosako Leidor antzokian izango den Ataria Bertso Jaialdirako bi sarreren irabazlea.

Eskerrik asko parte hartzaile guztiei!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!