Ataria Bertso Jaialdia 2024

Ataria Bertso Jaialdirako sarrerak salgai, bihartik aurrera

Ataria 2023ko abenduaren 19a

2023ko Ataria Bertso Jaialdiko une bat

Tolosako Leidor aretoak urteroko bertso zita hartuko du urtarrilaren 20an, Ataria Bertso Jaialdia. Atarikideek, eta Galtzaundikideek, bihartik aurrera erosi ahal izango dituzte sarrerak Ataria-ko egoitzan.

Oihana Iguaran, Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jone Uria eta Julio Soto ariko dira bertsotan eta, beti bezala, Amaia Agirrek egingo ditu gai-jartzaile lanak. Saioa ikusteko sarrerak bihar, abenduaren 20ean, jarriko dira salgai, Atarikideentzat bakarrik, sarrera guztiak zenbakituak izango dira eta ez da erreserbarik onartuko. Sarrerak Ataria-ko egoitzan salduko dira (San Esteban auzoa, 20, Tolosa).

Atarikideek 16 euro ordaindu beharko dute sarrera bakoitza eta gehienez bi sarrera erosi ahalko dituzte prezio horretan. Bi sarrera baino gehiago erosi nahi izanez gero, hirugarrenetik aurrera, sarrera bakoitzarengatik 18 euro ordaindu beharko dira. Aurten banku txartelarekin ordaintzeko aukera ere egongo da.

Sarrerak erosteko egunak eta ordutegiak Atarikideentzat:

  • Asteazkena, hilak 20: 15:00 - 18:00.
  • Osteguna, hilak 21: 10:30 - 13:30.
  • Ostirala, hilak 22: 10:30 - 13:30.

Sarrera guztiak zenbakituak izango dira eta ez da erreserbarik onartuko.

Atarikide ez direnek berriz, 18 euro ordaindu beharko dute sarrera bakoitzeko eta aurrerago izango dute hauek erosteko aukera, baldin eta sarrerak geratzen badira. Datorren astean emango da informazio guztia.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!