Ataria Bertso Jaialdia 2024

Azken orduak Ataria Bertso Jaialdiko porran parte hartzeko

Ataria 2023ko abenduaren 17a

2024ko Ataria Bertso Jaialdiko karteleko protagonistaren inguruko porra jarri du martxan Ataria-k. Gaurko 23:59ak arte hartu daiteke parte, animatu!

2024ko Ataria Bertso Jaialdia urtarrilaren 20an ospatuko da, eta horretarako, duela egun batzuk iragarri genuen kartela. Bertan, bertsolari baten aurpegia ikus daiteke, baina, nor den ba al dakizu? Urte guzti hauetan Ataria Bertso Jaialditik bertsolari asko pasatu dira, eta horietako baten aurpegia ezkutatzen da irudian. Nor da protagonista?

Zure iritzia jakin nahi dugu! Hartu parte karteleko protagonistaren porran. Asmatzen dutenen artean, 2024ko urtarrilaren 20an Tolosako Leidor antzokian izango den Ataria Bertso Jaialdirako bi sarrera zozkatuko ditugu! Gaurko 23:59ak arte izango da parte hartzeko aukera, animatu eta zorte on!!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!