Ataria Bertso Jaialdia 2024

Asmatu nor den karteleko protagonista eta irabazi Ataria Bertso Jaialdirako sarrerak

Ataria 2023ko abenduaren 15a

2024ko Ataria Bertso Jaialdiko karteleko protagonistaren inguruko porra jarri du martxan Ataria-k eta asmatzen dutenen artean urtarrilaren 20ean Tolosako Leidor antzokian izango den Ataria Bertso Jaialdiko bi sarrera zozkatuko ditu.

2024ko Ataria Bertso Jaialdia urtarrilaren 20an ospatuko da, eta horretarako, duela egun batzuk iragarri genuen kartela. Bertan, bertsolari baten aurpegia ikus daiteke, baina, nor den ba al dakizu? Urte guzti hauetan Ataria Bertso Jaialditik bertsolari asko pasatu dira, eta horietako baten aurpegia ezkutatzen da irudian. Nor da protagonista?

Zure iritzia jakin nahi dugu! Hartu parte karteleko protagonistaren porran. Asmatzen dutenen artean, 2024ko urtarrilaren 20an Tolosako Leidor antzokian izango den Ataria Bertso Jaialdirako bi sarrera zozkatuko ditugu! Iganderarte izango da parte hartzeko aukera, animatu eta zorte on!!

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!