Loatzo Musika Eskolak musikaz beteko ditu Gabonak

Ataria 2023ko abenduaren 13a

Loatzo Musika Eskolak emanaldi bereziak antolatu ditu Eguberrietarako. Astelehenean hasiko dira eta abenduaren 22an egingo dute azkena.

Eskualdeko hainbat herritan eskainiko ditu musika emanaldiak.

Egitaraua
  • Abenduak 18, astelehena: Irurako elizan 18:00etan eta Alegiako kultur etxean 19:00etan.
  • Abenduak 20, asteazkena: Zizurkil herriguneko elizan 18:30ean eta Villabonako Gurean 18:30ean.
  • Abenduak 21, osteguna: Altzoko elizan 18:30ean, eta Anoetako elizan 18:30ean.
  • Abenduak 22, ostirala: Adunako udaletxeko aretoan 16:30ean, eta Ibarrako elizan 18:00etan eta musika banda 19:30ean plazan.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!