Gehigarria: gabonak

Zaindu ditzagun kale biziak nahi baditugu

Ataria 2023ko abenduaren 6a

Herrietako saltokiek hainbat zerbitzu eskaintzen dizkiete herritarrei, baina hori baino gehiago ematen diote herriari. Kaleei bizia ematen laguntzen dute eta bizia duten kaleak seguruagoak dira, bizipoza ematen dute eta bertakoa zein gertukoa zaintzeko aukera eskaintzen dute. Zaindu ditzagun gure herrietako dendak.

Tamalez asko dira azken urteetan itxi diren saltoki txikiak. Garai batean bizia zuten kaleetako asko orain leku ospel eta ilunak dira. Azken urteetako kontsumo ohitura berriek eta beti gose den higiezinen merkatuak, besteak beste, gure herrietako saltoki txikietako asko itxi dituzte. Garai batean biziz gainezka zeuden kaleak, gaur egun ilun eta hotz ageri dira. Baina bada horri buelta emateko aukera eta herritarrak gara giltzarria; kontsumitu dezagun herrietako denda txikietan, gertuko tratua jasoko dugu, gure zalantzak argitzen lagunduko digute, aholkuak emango dizkigute, dendan ez duten hori aurkitzen lagunduko digute... Saretu gaitezen eta saiatu guztion artean beste kontsumo eredu bat sustatzen. Dendari txikiek merezi dute eta baita guk ere.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!