Xenpelar sariaren txapela jantzi du Harituzeko Eki Mateorenak

Ataria 2023ko abenduaren 9a

Argazkia: Xenpelar bertso eskola

Bertsolari leitzarrak txapela janzteaz gainera, saioko bertso onenaren saria ere eraman zuen.

Errenteriako Niessen aretoan ospatu zen atzo Xenpelar sariketaren finala eta Eki Mateorena Zozaia Harituzeko kide leitzarrak jantzi zuen txapela, 554 eskuratuta. Bertso onenaren saria ere eraman zuen bertsolari gazteak.

Irantzu Idoate izan zen bigarren eta Harituzen ibiltzen den June Aiestaran beasaindarrak, berriz, bosgarren egin zuen.

Hau izan da Xenpelar sariketaren 27. ekitaldiko sailkapena:

  1. Eki Mateorena Zozaia, 554 puntu.
  2. Irantzu Idoate Funosas, 552,5 puntu.
  3. Aroa Arrizubieta Barredo, 399,0 puntu.
  4. Garazi Navarro Ugarteburu, 383 puntu.
  5. June Aiestaran Iparragirre, 375 puntu.
  6. Emaitz Murua Arzallus, 374 puntu.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!