Gehigarria: gabonak

Gabonetan oparitu bertakoa

Ataria 2023ko abenduaren 8a

Eguberri hauetan kuttunak direnei opari berezia egiteko aukera luzatu nahi du ATARIA-k; urtebeteko harpidetza oparitu nahi duzunari gutun azal eta opari-txartel berezi batean eta lagundu Atarikide sarea zabaltzen.

 Bertakoa zaintzea ezinbestekoa dela maiz aipatu izan dugu. Baita elkar zaintzea oso garrantzitsua dela ere. Eta ATARIA-k bide horretan bere ekarpena egin nahi izan du. Gabonetarako prestatutako opari berezi honekin bertako euskarazko kazetaritza, gertukoa eta profesionala oparitzeko aukera eskaintzen du ATARIA-k. Egin erreserba abenduaren 22a baino lehen, 943 65 56 95 telefonora deituz edo atarikide@ataria.eus helbide elektronikora idatziz.

 

ATARIA OPARI

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!