Emaitza onak bildu dituzte gazte pultsulariek

Ataria 2023ko abenduaren 6a

Teknika modalitatean Kisbel Löpez izan da onena, eta hamabost urtez azpikoetan Unai Mesak hirugarren postua lortu du.

Euskadiko teknika eta hamabost urtez azpiko halterofilia txapelketak jokatu zituzten azaroaren 18an, Zarautzen. Lehiaketan fin moldatu ziren eskualdeko Denok Danena halterofilia taldeko gazteak: Kisbel Löpezek irabazi zuen teknika modalitatea, eta hamabost urtez azpikoetan Unai Mesak hirugarren postua lortu zuen kategoria guztietan. Lehian aritu ziren taldeko Sergio Gonzalez eta Maialen Zubeldia pultsulariak ere.

Horrez gain, egun berean Gijonen (Asturias, Espainia) Espainiako Federazio arteko Master txapelketa jokatu zuten, eta emakumezkoetan Euskadi izan zen txapelduna. Nabarmentzekoa talde horretan hartzen duela parte Denok Danena halterofilia taldeko Lidia Martonek.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!