Eskualdeko zazpi hautagai Gipuzkoarren Kirola 2023 sarirako

Ataria 2023ko abenduaren 5a

Gipuzkoako Kirolaren Gala abenduaren 22an egingo da, eta bertan bi sari emango dira: Gipuzkoa Kirolak (gizonezkoak eta emakumezkoak) eta Gipuzkoarren Kirola 2023. Lehenengoa epaimahai tekniko batek erabakiko du eta Gipuzkoarren Kirola 2023 saria bozketa bidez egingo da.

Guztira 37 hautagai daude, eta horietatik zazpi eskualdekoak dira, kontuan izanik judokak bikote bezala hartzen direla: Eukene Larrarte txirrindulari tolosarra, Ayala Serrano txirrindulari larrauldarra, Unai Zubeldia txirrindulari ibartarra, Unai Saralegi judoka tolosarra eta Unai Regillaga judoka amezketarra, Joseba Regillaga judoka amezketarra eta Joseba Etxarri judoka tolosarra, Irati Lakunza hegats igerilari tolosarra eta John Cabang atleta irurarra. Bozketan parte hartu nahi duenak webgune honetara sartu behar du. Kontuan izan abenduaren 10ean bukatuko dela botoa emateko epea.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!