Bi istripu N-1 errepidean, Donostiako noranzkoan

Ataria 2023ko abenduaren 5a

Alegian eta Villabonan auto istripuak izan dira azken orduan. Auto ilara luzeak sortu dira N-1 errepidean. Villabonako istripuaren ondorioz, errail bat itxi dutela esan dute Trafiko zuzendaritzatik.

Alegian, 430 kilometroan, ibilgailu batek istripua izan du 09:00ak inguruan. 4 kilometroko auto ilarak sortu dira Donostiako noranzkoan. Trafiko zuzendaritzatik azaldu dutenez, 10:00etan errail guztiak zabalik ziren eta auto pilaketak amaitutzat eman dituzte. Ordu horretan, ordea, Villabonan izan da bi autoren arteko istripua, 442 kilometroan. Errail bat itxi behar izan dute eta 4 kilometroko auto ilarak sortu dira N-1 errepidean, Donostiako noranzkoan. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!