Gehigarria: gabonak

Gertukoa

Ataria 2023ko abenduaren 5a

Eguberrietan egiten dira urteko erosketetako asko. Kontsumoa biderkatu egiten da eta bai opariak egiteko eta baita Gabonetako ohiko otorduak egiteko dendaz denda ibiltzen gara. Eskaintzarik onenak nahi ditugu, baina baita produkturik hoberenak ere. Kalitateari eta prezioari erreparatzen diogu, eta zaila izaten da batean eta bestean iragartzen diren produktu guztien promozioari izkin egitea. Bada ordea, kontsumo horri onura ateratzeko modua eta bakoitzaren gozamen hutsetik harago joateko aukera; bertakoa kontsumitzea.

Badakigu produktuetako asko ez direla hemen ekoizten, baina hemen erosi daitezke, eta dendari txikiei, eskaintza zaintzen duten horiei, erosteko aukera zabala dago eskualdean. Produkturik onenak hemen erosi ditzakegu; arropak, oinetakoak, bitxiak, liburuak... denetarik dugu oparitzeko. Eta berdin otorduak osatzeko. Aukeratu Tolosaldea eta asmatuko duzu! 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!