Familia ugariak 2017-2023

2023ko hirugarren hiruhilabeteko Familia Berezien datuak

Ataria 2023ko abenduaren 8a

2023ko hirugarren hiruhilekoaren datuek diote, lau seme-alabetik behera dituzten Gipuzkoako familia gehienetan, hau da, Familia Ugari Orokorren kategorian, hiru seme-alaba dituztela.

Aurtengo azken hiruhileko datuak aztertuta, ikusi daiteke, lau seme-alaba arteko 11.624 familia daudela Gipuzkoan (Familia Ugari Orokorra) eta 5 seme-alaba edo gehiago dituzten familiak berriz, 962 direla (Kategoria Bereziko Familia Ugaria).

Gehitu diren berriak kontuan hartzen badira, Familia Ugari Orokorren kasuan, aurtengo hirugarren hiruhilekoan 171 gehiago zenbatu dira. Eta ez da Kategoria Bereziko Familia Ugaririk batu, hau da, ez da bost seme-alaba edo gehiagoko familia berririk egon.

Berritutakoetan berriz, 934 Orokor eta 160 Berrezi agertzen dira.

 

KATEGORIA BEREZIKO FAMILIA UGARIEN DATUAK

Eusko Jaurlaritzako Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politiketako sailak familia ugariak bitan banatzen ditu eta horietako bat da Kategoria Bereziko Familia Ugaria; hau da, 5 seme-alaba edo gehiago dituzten familiak.

 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!