Aurtengo azken hiruhileko datuak aztertuta, ikusi daiteke, lau seme-alaba arteko 11.624 familia daudela Gipuzkoan (Familia Ugari Orokorra) eta 5 seme-alaba edo gehiago dituzten familiak berriz, 962 direla (Kategoria Bereziko Familia Ugaria).
Gehitu diren berriak kontuan hartzen badira, Familia Ugari Orokorren kasuan, aurtengo hirugarren hiruhilekoan 171 gehiago zenbatu dira. Eta ez da Kategoria Bereziko Familia Ugaririk batu, hau da, ez da bost seme-alaba edo gehiagoko familia berririk egon.
Berritutakoetan berriz, 934 Orokor eta 160 Berrezi agertzen dira.
FAMILIA UGARI OROKORREN DATUAK
Eusko Jaurlaritzako Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politiketako sailak familia ugariak bitan banatzen ditu eta horietako bat da Familia Ugari Orokorrena; hau da, 4 seme-alaba arteko familiak.