Hiruhilekoetako datuak ematen ditu Eusko Jaurlaritzako Berdintasuna, Justizia eta Gizarte Politiketako sailak eta bitan banatzen ditu; Familia Ugari Orokorra, hau da, 4 seme-alaba arteko familiak eta Kategoria Bereziko Familia Ugaria, 5 seme-alaba edo gehiago dituzten familiak.
Gipuzkoa
Gipuzkoari dagokionez, ikusi daiteke familia ugariak orokorrean, bai 4 seme-alaba artekoak eta baita 5 seme-alaba edo gehiago dituztenak ere, igo egin direla 2017tik 2023ra. Etenik gabeko igoera izan da, oso nabarmena izan ez bada ere, nahiz eta 2023ko lehen hiruhilekoan jaitsiera txiki bat eman; 2022ko azken hiruhilekoan 12.448 familia ugari zeuden eta 2023ko lehen hiruhilekoan kopurua 11.740ra jaitsi zen.
Tolosaldea
Tolosaldeko joerak bat egiten du Gipuzkoa mailakoarekin. Igoerarik nabarmenena 2018ko bigarren hiruhilekoan eman zen eta jaitsiera txiki bat 2023ko lehen hiruhilekoan.
Herriz herri
Tolosaldeko herriz herrikako datuei erreparatuta ikusi ahal da 2017tik hona 5 seme-alaba baino gehiago dituzten familiak dituzten eskualdeko herriak 17 direla, eta Amasa-Villabona eta Tolosan daudela gehienak; 17 eta 29, hurrenez hurren. Herri gehienetan 5 seme-alaba edo gehiago dituzten familia bat edo bi daude, baina Zizurkil eta Ikaztegietan gehiago dira, bost Zizurkilen eta hiru Ikaztegietan.
Batez beste
Tolosaldeko batez bestekoak behera egin zuen 2023ko lehen hiruhilekoan, 39etik 37ra egin zuen behera. Familia ugarien kopurua ordutik igotzen ari da ordea, 40ra igo delarik, azken datuen arabera; eta hau Gipuzkoako batez bestekotik gora kokatzen da.