A30 Greba Feminista Orokorra

Gaurko egitarauak

Ataria 2023ko azaroaren 30a

Euskal Herriko Mugimendu Feministak lehenengo greba feminista orokorra deitu du gaurko, zaintza eskubide kolektiboaren alde egiteko helburuz. Goizetik arratsaldera bitartean, ekintza ugari izango dira eskualdean.

Egitarauak

Amasa-Villabona

  • 10:00. Elkartasun piketea Berdura plazatik abiatuta.
  • 12:00. Mobilizazioa Malkar plazatik.
  • 14:00. Bazkari autogestionatua Berdura plazan (etxetik eraman behar da bazkaria).

Anoeta

  • 10:00. Kafe tertulia plazan.
  • 12:00. Kalejira herrian zehar.

Ibarra

  • 10:00. Tolosako kotxe karabana deialdia.
  • 12:00. Mobilizazioa plazan.
  • 17:30. Jende-katea Tolosako Triangulora.

Ikaztegieta

  • 10:00. Gosari tertulia Ostatuan.

Irura

  • 12:00. Elkarretaratzea plazan.

Tolosa

  • 10:00. Kotxe karabana Usabalgo aparkalekutik.
  • 10:30. Agerraldia Iurreamendi egoitzan.
  • 11:30. Agerraldia Uzturre egoitzan, eta amaiera.
  • 12:00. Elkarretaratzea Trianguloan.
  • 18:00. Eskualde mailako manifestazioa, Trianguloa plazatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!