A30 Greba Feminista Orokorra

Grebarekin bat

Ataria 2023ko azaroaren 30a

Gaurko greba feminista orokorra dela eta  ‘Ataria’-k ez du papereko egunkaririk argitaratu gaur, Ataria Irratiak ez du programaziorik izango eta webgunean greba deialdiari lotutako albisteak bakarrik jorratuko ditu.

Webgunean gaur greba feminista orokorrari lotutako albisteak bakarrik argitaratuko ditu 'Ataria'-k; enpresa eta komertzioetan izaten ari den eragina, herriz herri egiten ari diren mobilizazio eta deialdiak, eta arratsaldean Tolosan egingo den eskualdeko mobilizazio orokorra, besteak beste. Izan ere, 'Ataria'-ko langileek gaurko greba feminista orokorrarekin bat egitea erabaki dute, eta, beraz, gaur ez da papereko egunkaririk argitaratu eta Ataria Irratian euskal musika egongo da entzungai. Era berean, gaur ez da administrazio lanik egingo eta ezingo zaie zerbitzurik eman Atarikideei eta bestelako bezeroei.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!