Ataria Bertso Jaialdia 2024

Urtarrilaren 20an izango da Ataria Bertso Jaialdia

Ataria 2023ko azaroaren 29a

Sarreren salmentaren eta bestelakoen informazioa abenduaren 11ko astean emango du 'Ataria'-k. Beti bezala, Atarikideek lehentasuna izango dute.

Ataria Bertso Jaialdia ezinbesteko hitzordua da eskualdeko bertsozaleentzat, urtero jendez betetzen baita Tolosako Leidor antzokia. 2024ko bertso-festak badu data eta kartela: urtarrilaren 20an ospatuko da eta honako seikotea izango da oholtzan: Oihana Iguaran, Aitor Mendiluze, Maialen Lujanbio, Amets Arzallus, Jone Uria eta Julio Soto. Gai-jartzaile lanetan, berriz, Amaia Agirre ariko da.

Sarreren salmentaren informazio guztia abenduaren 11ko astean emango da. Atarikideek eta Galtzaundikideek, lehentasuna izango dute horiek eskuratzerako orduan. Pertsonako gehienez bi sarrera eskuratu ahal izango dira, bakoitza 16 euroren truke; gainontzekoak 18 euroan izango dira. Atarikide ez direnek aurrerago erosi ahal izango dituzte sarrerak, beti ere geratzen badira.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!