Amarotz eta Txarama arteko bidegorria argiztatuko dute

Ataria 2023ko azaroaren 28a

Aste honetan hasi dira bidegorrian argiteria publikoa jartzeko lanak, eta zortzi astetan amaitzea aurreikusten dute.

Mugikortasun jasangarria sustatzeko urratsak egiten jarraitzen du Tolosako Udalak, eta hori modu seguruan gauzatu dadin hobekuntzak egiten ari da. Horri lotuta, Amarotz eta Txarama auzoen arteko bidegorrian argiteria jarriko da datozen asteotan, inguru horretako ikusgarritasuna eta segurtasuna hobetzeko.

Lehen esku-hartzeak bidegorri bazterrean egingo dira, farolentzako oinarriak jartzeko. Behin hori amaituta, trafiko eten puntualak egin beharko dira, baina horiek aurrerago zehaztuko dira. Edozein kasutan, argiztatze lanak zortzi asteko epean amaitzea aurreikusten dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!