A30 Greba Feminista Orokorra

‘Ataria’-ko lantaldeak  bat egin du greba feminista orokorrarekin

Ataria 2023ko aza. 28a, 19:59

Greba deialdia dela eta, ‘Ataria’-k ez du papereko egunkaririk izango ostegunean eta webgunean greba deialdiari lotutako albisteak bakarrik jorratuko ditu. Ataria Irratiak ez du programaziorik izango.

'Ataria'-ko langileek greba feminista orokorrarekin bat egitea erabaki dute, eta, beraz, azaroaren 30ean ez da argitaratuko papereko egunkaririk eta egun horretan webgunean grebari buruzko albisteak soilik argitaratuko ditu.

Era berean, hilaren 30ean ez da administrazio lanik egingo eta ezingo zaie zerbitzurik eman Atarikideei eta bestelako bezeroei. Ostiralean Ataria astekaria argitaratuko du ohi bezala, baina horretarako lanak aurreratu ditu, astekariko itxiera egun bat aurreratu behar izan duelako. Ataria Irratiari dagokionez bihar ez du programaziorik izango eta euskal musika entzungo da.

Webgunea
Aipatu bezala, greba feminista orokorrak ematen duen guztia webgunean jasoko da. Goizean goizetik greba egunari lotutako informazioaren jarraipena egingo du Ataria-k; enpresa eta komertzioetan izan duen eragina, herriz herri egingo diren mobilizazio eta deialdiak, eta arratsaldean Tolosan egingo den eskualdeko mobilizazio orokorra.

Euskal Herriko Mugimendu Feministak antolatu duen lehenengo greba orokorra da azaroaren 30ekoa, eta «zaintza eskubide kolektiboa» da horren aldarrikapen nagusia. 'Ataria'-ko langileek bat egin dute egindako aldarrikapenekin eta zaintza sistemako langileek lan baldintza duinak behar dituztela izan uste dute arreta kalitatezkoa eta duina izan dadin.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!