Regillaga eta Etxarri, Gipuzkoarren Kirola 2023 sarietarako izendatuak

Ataria 2023ko azaroaren 28a

Judo Klub Tolosako Joseba Reguillaga eta Joseba Etxarri, Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatutako Gipuzkoarren Kirola 2023 sarietarako izendatuak izan dira.

Bi judoken lorpenen artean daude 23 urtez azpiko Nage No Katan Espainiako eta Europako txapelketan lortutako urrezko domina eta munduko txapelketan lortutako seigarren postua. Gipuzkoarren Kirola 2023 saria bozketa ireki bidezkoa da, hori dela eta helbide honetan sartu eta beraien alde bozkatzeko eskaria egin dute Judo Klub Tolosatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!