Arrillaga eta Erasun, Gipuzkoako txapeldunak

Ataria 2023ko azaroaren 23a

Erasun eta Arrillaga, txapelekin. PEDRO MIGUEL ALONSO

Final ederra jokatuta, Behar Zana pilota elkarteko Miriam Arrillagak eta Itxaso Erasunek 22-17ko emaitzaz irabazi dute Gazteleku kluba ordezkatuz jokatu duten Leire Garai eta Nora Mendizabalen aurka.

Behar Zanako bikotea partida guztian zehar gehiago izan zen. 11-3 eta 20-11 aurretik ere izan ziren. Bukaeran ordea markagailuan gerturatu eta 22-17 amaitu zen partida.

Ligaxka osoan zehar Gaztelekuko bikotea izan da nagusi, partida guztiak irabazita finalera sailkatu ziren zuzenean, Behar Zanako bikoteari emaitza berdinaz irabazita zeuden besteak beste.

Txapelketan zehar Lizartzako Zabala, Aloñamendiko Etxegarai-Oses, Donostiako Arraiza, Adoseko Naroa Agirre eta Berrocal, eta Olaldeko Galeano ahizpak izan dituzte aurkari.

Argazkia: Pedro Miguel Alonso

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!