Tolosaldea IKT igeriketa taldeak ikasturtea zabalduko du

Ataria 2023ko azaroaren 21a

Usabal kiroldegiko igerilekua berriro erabilgarri izango denez, Tolosaldea IKT igeriketa taldea 2023-2024 ikasturtea martxan jartzera doa.

Igeri egiten ikasteko edo hobetzeko 6 urtetik gorakoentzako izen-ematea zabalik dute. Azaroaren 27an edo 28an, 17:30ean elkartuko dira Usabalgo igerilekuan. Bestalde, 18 urtetik gorakoentzako den master taldean ere izena eman daiteke. Horiek astean zehar hiru saio egingo dituzte, goiz, eguerdi edo gauetan. 

Izena emateko 688 80 74 05 zenbakira deitu edo whatsapp mezua bidali daiteke, edo teknikariak@tolosaldeaikt.eus helbidera idatzi.  

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!