Gehigarria: etxebizitza

Zure neurrira

Ataria 2023ko azaroaren 16a

Etxebizitza eroso eta atseginek, bizitza eramangarriago egiten dute. Etxebizitza jabetzan izan dezakezu edo alokairuan, alokatzailea izan zaitezke edo maizterra, bertako altzari eta ezaugarriak neurrira egindakoak izan daitezke edo izan gabe ere, zure egunerokora egokitzeko modukoak eskuratu ditzakezu... eta urteetan zahartzen joan diren elementuak konpondu ditzakezu profesional onenen eskutik. Bizitzan hainbat etapa ere izaten ditugu eta etxebizitzako elementuak horietara egokitzen joan beharra dugu.

Mila kolore izan ditzake zure etxebizitzak, mila aukera eta ezaugarri, eta eskualdean bertan lortu dezakezu hori guztia, esku eskura dauden profesionalen laguntza baliatuz. Gehigarri honetan hainbat proposamen bildu ditugu, guztiak zure egunerokoa erosoago eta jasangarriago egiteko.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!