BABESTUTAKO EDUKIA

Enpresa proiektu bakoitza berezia da

Ataria 2023ko azaroaren 14a

Txistatoki zirku eskola.

Negozio proiektu bat sustatzeko, beharrezkoa da zurekin dagoenak pertsonak ikustea enpresen ordez. Ametsei, lanari eta ahaleginari lotutako horietako historia bakoitzaren atzean dauden pertsonak.

Enpresa proiektu bat gauzatzeko, finantzaketaz, kudeaketaz, paperez eta abarrez gain, beharrezkoa da laguntzen dizun pertsonak zeuk besteko konfiantza izatea zugan.

Laboral Kutxako gestoreentzat, proiektu horiek ulertzeko modu bakarra dago: laguntzaren, hurbiltasunaren eta, jakina, profesionaltasunik handienaren bidez. 

Hain zuzen ere, egiteko modu horren lekuko dira Bat egin kanpainaren protagonista diren enpresaburuak. Haien testigantzek agerian jartzen dute nolako konfiantza eta profesionaltasun-harreman berezia sortzen duen entitateak bezero bakoitzarekin, haren garapena bultzatzeko. 

Horixe da Txitatokiren kasua. Zirku eskolaren sortzaileek sentitu zuten beren proiektu berezi eta paregabea beste edozein enpresa handi bezala tratatzen zuela entitateak. Haien esanetan, «gure bankuak beti izan ditu ateak irekita guretzat, bai adierarik literalenean eta bai metaforikoan». «Negozio hau oso berezia da, eta berorren helburu soziala, izugarri garrantzitsua, eta eman diguten laguntzak ulertu eta errespetatu egin du idiosinkrasia hori».

Izan ere, nahi duzuna egiteko, eta ez hori bakarrik, egiten duzuna hobetzeko eta «egiten duzunagatik aintzatespena jasotzeko», laguntzen dizunak zugan sinetsi behar du, Conservas Almanaqueren sortzailearen hitzetan. 

Laboral Kutxarentzat ez dago ganora handiko edo txikiko enpresarik, garrantzi handikorik edo txikikorik, ahalegin, lan eta ilusio historiak baizik. Eta horrek guztiak goi-mailako dedikazioa merezi du, hurbiltasunarekin, konfiantzarekin eta profesionaltasunik handienarekin. Ezagutu historiak.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!