Peña II.arentzat izan da hirugarren postua

Ataria 2023ko azaroaren 13a

Jon Ander Peña, aurtengo Lau eta Erdiko Txapelketako partida batean.

Pilotari tolosarraren eta Erik Jaka lizartzarraren artean jokatu dute Lau eta Erdiko Txapelketaren hirugarren eta laugarren postuaren partida.

Zumarragako Beloki pilotalekuan jokatu zuten atzo neurketa, eta Jon Ander Peña 19-22 nagusitu zitzaion Jakari. Tolosarrak 16 tanto egin zituen eta 8 galdu, eta lizartzarrak 11 tanto egin eta 6 galdu.

Igande honetan jokatuko da txapelketaren finala, eta bertan izango da Jokin Altuna amezketarra. Peio Etxeberria izango du aurkari lehendabizikoz. Sari banaketan egongo da Peña II.a, hirugarren sailkatu moduan.

Tolosako Beotibarren, promozio mailako finala

Larunbatean Tolosako Beotibar pilotalekuan promozio mailako Lau eta Erdiko Txapelketaren finala izan zen jokoan, eta Zubizarreta III.a izan zen garailea, 21-22 irabaziz Egiguren V.ari. Zubizarretak 12 tanto egin zituen eta 8 galdu, eta Egigurenek 13 tanto egin eta 10 galdu.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!