'Gure Plaza Txo!' proiektua aurkeztuko dute Lizartzan eta Elduainen

Ataria 2023ko azaroaren 13a

Lizartzan gaur egingo dute aurkezpena 18:00etan udaletxeko aretoan; eta Elduainen bihar 18:00etan udaletxeko pleno aretoan.

'Gure Plaza Txo - Nerabeak eta Gazteak Udal Txikietan' proiektuko helburua 1.000 biztanletik beherako Gipuzkoako 9 udalerritan nerabeen sustapena indartu eta iraunkor egiteko planteamendu bat garatzea da. Aisialdia lanerako erreminta bihurturik, nerabeen beharrei erantzunez, komunitatearekiko loturak sortu eta indartzea da proiektu honetan parte hartuko duten gizarte hezitzaileen xedea.

Gipuzkoako 10 herritan garatuko dute proiektua eta horietako bederatzi eskualdean daude. Elduain eta Lizartzan gauzatzeaz gain,  Albiztur, Alkiza, Altzo, Berrobi, Bidania-Goiatz, Ikaztegieta eta Larraul daude zerrenda horretan. Eskualdetik kanpoko hamargarren herria Aizarnazabal da.

Proiektuaren nondik norakoak azaltzeko aurkezpena egingo dute bihar 18:00etan, udaletxeko pleno aretoan. Bertan, zalantzak argitzeaz gain, aurreko ikasturteko balorazio txiki bat ere egingo dutela jakinarazi dute bi udaletatik.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!