Datorren larunbatean, azaroaren 18an, «manifestazio nazionalera» deituta daude herritarrak, Euskal Nazioa aldarrikatzeko. Tolosaldeko EH Bilduk bat egin du deialdiarekin: «Tolosaldetik ere Bilbora joango gara memoria duen nazio solidarioa eta antifaxista garela aldarrikatzera».
Horrela, dagoeneko ohiko lekuetan autobusez joateko zerrendak irekita daudela jakinarazi dute Tolosaldeko EH Bildutik.