Artola, Jaka eta Peña hautatu ditu Baikok Binakako Txapelketarako

Ataria 2023ko azaroaren 11

Argazkia: Baiko

Iaz ez bezala pilotari alegiarra aukeratu du enpresak txapelketa jokatzeko eta Mikel Urrutikoetxearen ordez arituko da.

Baiko Pilotak Iñaki Artola, Erik Jaka eta Jon Ander Peña hautatu ditu pilotari titular gisa Binakako Txapelketarako. Eskualdeko pilotari hauekin batera Unai Laso, Jon Ander Albisu, Aitor Aranguren, Ander Imaz eta Jon Mariezkurrena ere deitu ditu.

Duela urtebete Baikok aukeratu zituen zortzi pilotariekin alderatuta Iñaki Artola da berritasuna, Mikel Urrutikoetxearen ordez arituko baita.

Baikok Binakako Txapelketaren aurkezpen ekitaldian emango du jakitera bikoteak nola osatuko dituen. Azaroaren 24an hasiko da Azkoitian txapelketa.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!