Atarikideen txokoa

Kultura protagonista aste honetako zozketetan

Ataria 2023ko azaroaren 2a

Habi taldearen diskografia eta Bidasoa 2018-2023 dokumentala ikusteko sarrerak zozkatuko ditugu aste honetan

Aste honetan kultura izango da zozketetako protagonista, ondorengo bi sariak banatuko ditugu Atarikideen artean:

Habi taldeak azaroaren 17an Ohartu izenburupean, hirugarren diska luzea kaleratuko du. Bitartean, Atarikideen artean taldearen diskografia zozkatuko dugu, orain arte kaleratu dituzten lanekin: 

  • Helmuga
  • Koloreak
  • Loratu
  • Etxekalte eta Habi: Arimak denboran

 

Gainera, Fermin Muguruzak zuzenduta, Bidasoa 2018-2023 dokumentala ikusteko sarrera bikoitza ere zozkatuko dugu. Saioa azaroaren 14ean izango da, 19:30ean, Villabonako Gurea antzokian.

 

Zozketetan parte hartzeko, sakatu hemen. Zorte on!

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!