Eskualdeko korrikalarien garaipenak, azken asteburuetako lasterketetan

Ataria 2023ko azaroaren 1a

Ander Ortiz eta Ximon Villalobos txapeldun izan ziren Lasarte-Orian; Iraitz Arrospide, Jon Galarraga eta Ander Garin, berriz, Donostian.

Ostadar Saiarre Kirol Taldeak antolatuta, XXVI. Lasarte-Oriako Kros Herrikoia jokatu zen igandean. Eskualdeko korrikalari ugarik parte hartu zuten, maila desberdinetan banatuta, eta zenbaitek garaipena lortu zuten.

10 kilometroko lasterketa izan zen, eta gizonezkoetan, Ander Ortiz anoetarra izan zen txapeldun, Kamel Ziani oriotarraren eta Jon Presa etxeko korrikalariaren aurretik. Emakumezkoetan, berriz, Itziar Ibarbia alkizarra hirugarren izan zen, Enara Oronoz iruñarraren eta Irati Larrañaga usurbildarraren atzetik. Junior nesken mailan, Leire Ayerbe billabonatarra txapeldun izan zen eta Amaiur Lasa ibartarra txapeldunordea.

Egun berean, patinaje modalitateko V. Roller Herrikoia lasterketa ere jokatu zen. Junior mutilen mailan, Irristaka taldeko Ximon Villalobos lasartearra eta Julen Urkizar tolosarra txapeldun eta txapeldunorde izan ziren.

Lasarte-Oriako XXVI. Kros Herrikoia

Gizonezkoak:

  1. Ander Ortiz (Anoeta): 31.28
  2. Kamel Ziani (Orio): 32.04
  3. Jon Presa (Lasarte-Oria): 32.18

Emakumezkoak:

  1. Enara Oronoz (Iruñea): 38.19
  2. Irati Larrañaga (Usurbil): 39.03
  3. Itziar Ibarbia (Alkiza): 39.26.

Lasarte-Oriako V. Roller Herrikoia:

Junior mutilak:

  1. Ximon Villalobos (Lasarte-Oria / Irristaka): 18.11
  2. Julen Urkizar (Tolosa / Irristaka): 19.33
  3. Luken Urdanpilleta (Donostia): 22.56

Argazkiak: Isaac Farré.

Donostian, 15K Klasikoa

Astebete lehenago, urriaren 22an, Salto 15 K Klasikoa lasterketaren 25. edizioa izan zen jokoan Donostian. 15 kilometroko lasterketan, gizonezkoetan, Iraitz Arrospide billabonatarra izan zen txapeldun. Joseba Diaz izan zen bigarren eta Kevin Martins hirugarren. Emakumezkoetan, Maria Navascues tolosarra hirugarren helmugaratu zen, Ane Zabala eta Sara Villasanteren ondoren.

Handbike modalitatean ere jokatu zen lasterketa, eta eskualdeko bi partaide igo ziren podiumera. Jon Galarraga goiaztarrak irabazi zuen proba eta Mikel Goikoetxea amezketarra hirugarren izan zen.

5 kilometroko lasterketa ere jokatu zen Donostian. Kasu honetan, Ander Garin alegiarra izan zen irabazlea eta Joseba Olaetxea tolosarra bigarren postuan helmugaratu zen. Iñigo Beldarrain donostiarra izan zen hirugarren.

Donostiako XXV. 15K Klasikoa

Gizonezkoak:

  1. Iraitz Arrospide (Amasa-Villabona): 45.48
  2. Joseba Diaz: 46.14
  3. Kevin Martins: 46.30

Emakumezkoak:

  1. Ane Zabala: 56.13
  2. Sara Villasante: 56.13
  3. Maria Navascues (Tolosa): 58.10

Handbike:

  1. Jon Galarraga (Bidania-Goiatz): 31.14
  2. Iñaki Igartua: 31.23
  3. Mikel Goikoetxea (Amezketa): 41.11

5K lasterketa:

Gizonezkoak:

  1. Ander Garin (Alegia): 14.55
  2. Joseba Olaetxea (Tolosa): 15.00
  3. Iñigo Beldarrain (Donostia): 15.09

Argazkiak: Salto 15 K Klasikoa.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!