Estatu palestinarraren aitortza eskatu dute

Ataria 2023ko urriaren 27a

Palestina eta Israelgo herritarrek bakean bizitzeko eskubidea dutela aldarrikatzeko elkartu dira berrehundik gora pertsona gaur, Tolosako kaleetan.

Manifestazioa egin dute Trianguloa plazatik abiatuta eta bertan Palestina eta Israeldik iristen diren berriak geroz eta kezkagarriagoak direla esan dute. «Israel Gazan burutzen ari diren bonbardaketa indiskriminatuak ehunka hildako eta milaka zauritu uzten ari dira herritar zibilen artean, horietako asko haurrak». Genozidio baten aurrean gaudela aldarrikatu dute eta «herritarrek bakean bizitzeko eskubidea dutelako» hiru eskaera egin dituzte: Estatu palestinarraren aitortza, lurralde palestinarren okupazioarekin amaitzea, eta erosoekin amaitzea eta elkarrizketa prozesu bat irekitzea. Azken puntu horri lotuta esan dute eraso guztiekin amaitzea eskatzen dutela, baita Gazaren aurkako blokeoekin ere. Eta horrekin batera elkarrizketa prozesu bat irekitzea nahi dutela esan dute «alde batetik, gatazka honek utzitako ondorioei heltzeko, gatibu israeldarren eta palestinarren afera barne, eta, bestetik, Nazio Batuen Erakundearen proposamenetan oinarrituta, gatazkari behin betiko irteera politikoa emateko».

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!