ATARIKIDEEN ABANTAILAK

Naturak emandako guztia transmititzeko, Garazi loradenda

Ataria 2023ko urr. 27a, 10:50

Tolosaldeko hainbat negoziotan erosiz gero, Atarikideek onurak izango dituzte. Hau da horietako bat.

GARAZI LORADENDA

Naturak emandako guztia transmititzeko ilusioarekin eta gogo handiarekin egiten dugu lan. Zurekin bizi nahi ditugu loreen munduak sortzen dizkigun emozio guztiak.

Urte askoko esperientzia daukagu, ikastaro ugari egin ditugu tarte horretan, eta horrek guztiak hainbat material eta elementu ezagutzeko eta probatzeko aukera eman digu. Hori dela eta, gai gara une bakoitzerako lore-elementu onena hautatzeko.

Ahalik gehien zaintzen ditugu gure bezeroak, bakoitzaren beharretara egokitzen saiatzen gara, une bakoitzari izaera berezia emanez. Horrek bereizten gaitu.

Etxez etxeko banaketa ere badugu: Andoain, Aduna, Alkiza, Anoeta, Asteasu, Irura, Larraul, Errekalde, Tolosa, Villabona, Zizurkil... Kontsultatu beste banaketa-puntu batzuk.

 

DESKONTUA ATARIKIDEENTZAT

Atarikideek garaiko lore sorta bat izango dute opari Garazi loradendan.

  • Baldintzak: 15€ baino gehiagoko erosketa bakoitzarekin.

 

 

KONTAKTUA

  • Ernio bidea 1, Zizurkil
  • 943 69 34 08

 

Abantaila hau Atarikideentzako da.
Oraindik ez bazara, egin zaitez.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!