Ortzadar elkartea aisialdi programarako boluntario bila dabil

Ataria 2023ko urriaren 25a

Argazkia: Gipuzkoako Hitza

Laguntza emateko prest dauden herritarrei elkartearekin harremanetan jartzeko eskatu diete.

Ortzadar Gipuzkoako Mugako Gaitasun Intelektuala duten pertsonen eta haien familien elkarteak aisialdi eta denbora librearen kudeaketa programa du martxan eta ekimenarekin aurrera jarraitzeko boluntarioak behar ditu. Horretarako 943 37 34 76 telefono zenbakira jotzeko deia luzatu du elkarteak. «Irrikaz gaude jende berria ezagutzeko eta elkarrekin lan egiten hasteko», esan dute.

Ortzadarrek banakako jarraipena eta gizarte laguntza jarraitua eskaintzen die elkarteko bazkide eta haien familiei, baztertze arriskua saihesteko, beharrezkoak diren baliabide eta ekintzak martxan jarriz. «Gure kolektiboarentzat zailak diren zereginak gainbegiratzen ditugu, gure bazkideek bizitza independente duina lor dezaten».

Gaur egun Ortzadarrek Errenteriak etxebizitza bat du eta beste bi Tolosan. Etxeko antolaketa, baliabideen erabilpena, erabakiak hartu eta erantzukizunei aurre egiteko gaitasuna eta gatazken bitartekaritza bezalako trebetasunak lantzen dituzte etxebizitza programaren bitartez. Orain, aisialdirako programan aritzeko boluntario bila dabil Ortzadar eta haiekin harremanetan jartzeko deia luzatu diete herritarrei. 

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!