48 lasterkarik hartu dute parte 22. Rollerski Igoeran

Ataria 2023ko urriaren 21a

Skating eran Peio Añarbe eta Irati Cuadrado izan dira irabazleak, eta klasiko eran, Unai Sanz eta June Aranburu.

Tolosako Alpino Uzturre elkarteak antolatuta, 22. Hernialdera Rollerski Igoera egin dute. 48 korrikalarik hartu dute parte. Gehienak (14) Alpino Uzturre elkartekoak izan dira, eta batik bat Gipuzkoako kirol elkarteko kideak izan badira ere, Gipuzkoatik kanpokoak ere gerturatu dira, hala nola, Arabakoak, Nafarroakoak eta baita Huescakoak ere.

Skating eran (4 kilometro) Peio Añarbe gasteiztarra (12:48) eta Irati Cuadrado iruñarra (15:52) izan dira azkarrenak. Gizonezko beterano azkarrena, berriz, Harkaitz Labeaga tolosarra (16:24) izan da.

Klasiko eran (3,2 kilometro), berriz, Unai Sanz uhartearra (14:46) eta June Aranburu tolosarra (16:58) izan dira irabazleak. Gizonezko beterano azkarrena Fernando Perez errenteriarra (15:08) izan da.

Gaztetxoen mailan, Anddee Elizburu elgoibartarra (7:02) eta Libe Curras tolosarra (7:35)  izan dira azkarrenak, 1,5 kilometroko ibilbidea osatzen.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!