22.000 euroko diru laguntza eskualdeko ekintzaileen eskura

Ataria 2023ko urr. 17a, 13:30

Lanbidek, Tolosaldea Garatzenen bidez, ia 22.000 euroko diru laguntza jarriko du eskualdeko ekintzaileen eskura, enpresa berrien sorrera sustatzeko. Interesatuek, azaroaren 7a baino lehen egin beharko dute eskaera.

Tolosaldeko ekintzaileei zuzendutako diru laguntza bat jarriko dute eskura Lanbide Euskal Enplegu Zerbitzuak eta Tolosaldea Garatzenek, enpresa berrien balizko sorrerak aztertzeko edo enpresa proiektu berriak martxan jartzeko helburuarekin.


16 ekintzaileren proiektuak lagunduko dituzte diruz, bi multzotan banatuta. Horietako 10 laguntza Enpresa Plan bat sortzera bideratutakoak izango dira; hau da, enpresa bat sortzeko ideia duten ekintzaileek bideragarritasun azterketa bat egin beharko dute. Horrek ez du esan nahi gero enpresa hori sortu behar denik. Beste sei diru laguntzak, jada bideragarritasun azterketa egina izan eta enpresa martxan jartzera doazenentzat izango dira.


Enpresa Plana egiteko diru laguntzak

Bi hartzaile mota dituzte laguntzek: 30 urtez azpiko ekintzaileentzat sei laguntza daude, eta beste lau, adin horretatik gorakoentzat:

Onuradunek honako baldintzak bete behar dituzte: langabezian egotea, Lanbiden enplegu-eskatzaile gisa izena emanda egotea, Tolosaldea Garatzenen aholkularitza jasotzea, helburu bererako beste diru laguntzarik ez jasotzea, ekonomia jardueren gaineko zergan eta langile autonomoen araubide berezian iaztik alta eman ez izana eta bideragarritasun azterketa egiteko 2 hilabeteko dedikazioa eskaintzea. 


Enpresa martxan jartzeko diru laguntzak
Beren enpresa martxan jartzera doazen ekintzaileei bideratutakoak izango dira gainerako 6 diru laguntzak. Laguntza jaso ahal izateko, ordea, ezinbestekoa izango da bideragarritasun plana eginda izatea eta gehienez hiru hilabeteko epean autonomoetan alta ematea. Hau da, enpresa epe horretan jarri beharko da martxan. Laguntzaren banaketa hauxe da:

Eskaerak azaroaren 7a arte
Eskaerak egiteko epea azaroaren 7an amaituko da. Tolosaldea Garatzeneko Ekintzailetza sailarekin jarri beharko da harremanetan, Lehiberri zentrora bertaratuta, 943 65 45 01 telefono zenbakira deituta edota zubeldia@tolosaldea.eus helbidera idatzita.

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!