Iñaki Olano eta Ainhoa Egiguren irabazle Basajaun mendi lasterketan

Ataria 2023ko urriaren 16a

Biek 43 kilometroko proba irabazi zuten. Olano altzotarrak 3.59.41eko denbora egin zuen eta Egiguren irurarrak 5.49.53koa.

Nafarroako Galdio herrian egiten den Basajaun Trail Race mendi lasterketan hiru proba izan dira, eta horietatik bitan podiumean izan dira eskualdeko korrikalariak. Proba luzeenean, 43 kilometrokoan, Iñaki Olano altzotarrak lehen postua lortu zuen 3.59.41eko denbora eginez. Proba horretan emakumezkoetan lehen bi postuetan bi irurar sailkatu ziren. Ainhoa Egiguren eta Noelia Lataburuk batera egin zuten bidea, eta helmugan Egiguren hiru segundo lehenago sartu zen, 5.49.53 eginez; Lataburuk, beraz, 5.49.56eko denborarekin amaitu zuen proba.

Bestalde, 23 kilometroko proban, emakumezkoetan Alpino Uzturre talde tolosarrean dagoen Ane Elzaurdia beratarrak irabazi zuen, 2.25.43 eginez. Bigarren Laiane Arrospide Soronea-Ammma taldeko tolosarra izan zen, oso gutxira, 2.26.22ko denborarekin.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!