Euskal Herriak irabazi du sega desafioa

Ataria 2023ko urriaren 16a

Austria eta Euskal Herria arteko sega desafioa egin zuten larunbatean Hernanin, eta euskaldunentzat izan zen garaipena. Euskal Herriko lau ordezkariak eskualdeko segalariak izan ziren.

Kilo gehien mozten zuen selekzioak irabazten zuen desafioa, eta Euskal Herriak 3.320 kilo eta Austriak 3.161,50 kilo moztu zituzten. Selekzio bakoitzean lau segalari aritu ziren, eta euskaldun guztiak Tolosaldekoak izan ziren: Luixa Uzkudun leaburuarra, Alaitz Imaz hernialdearra, Oier Urkola anoetarra eta Mikel Lizartza tolosarra. Emakumezkoak 20 minutuz aritu ziren lanean eta gizonezkoak 40 minutuz.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!