A-15 errepidea itxiko dute gaur gauetik goizaldera arte

Ataria 2023ko urriaren 16a

Gipuzkoako Foru Aldundiak adierazi du, gaurko 22:00etatik biharko 6:00ak arte bi norabideetan itxiko dutela A-15 errepidea, Oindolar eta Gorosmendi tuneletan egin beharreko lanengatik.

A-15 errepidea erabat itxiko du gaur gauean Gipuzkoako Foru Aldundiak. 22:00etatik aurrera, eta bihar goizaldeko 6:00ak bitarte, trafikoa erabat etengo dute bi norabideetan, Oindolar eta Gorosmendi tuneletan lanak egin behar dituztelako.

Andoaingo noranzkoan, Berastegiko lotunean itxiko dute errepidea, eta Iruñera bidean, Andoainen Sorabillako lotunean. Leitzaldetik Donostiara doazenei, GI-2130 errepidetik (Tolosa-Leitza) joatea gomendatu diete eta Iruñera doazenek, Leitza eta Uitzi arteko errepidea (GI-2135) erabil dezakete. Ibilbide luzeko joan-etorrien kasuan, N-1 errepidea hartzea eta Altsasutik joatea gomendatu dute.

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!