Altuna III VS P. Etxeberria _ Lau eta Erdiko Finala 2023

Txintxarriak hots egiteari utzi zion

Ataria 2023ko urr. 14a, 11:30

Jokin Altunak 22-15 irabazi zion Iñaki Artolari, atzo, Lau eta Erdiko Txapelketako final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldiko partidan; partida ona jokatu zuten biek etxean, pilota zalez bete zen Amezketako Larrunarri pilotalekuan.

Gogotsu zeuden eskualdeko pilota zaleak, batez ere, alegiarrak eta amezketarrak. Altunak eta Artolak askotan jokatu izan dute elkarren aurka; lagun handiak dira, eta bi pilotariak gustuko dituzten lagun asko dituzte inguruan. Bada, atzo, aurrez aurre aritu ziren berriro, non eta Amezketan. Larrunarri pilotalekuko harmailak lepo bete ziren, eta askok zutik jarraitu zuten lau eta erdiko txapelketako final-laurdenetako ligaxkako lehen jardunaldiko partida. Eta pilotariek ez zuten huts egin; partida handia jokatu zuten biek, eta argi utzi zuten txapelketa ona egiteko aukerak dituztela.

Hasieran berdintasuna izan zen nagusi. Lehen tantoetan jokaldi ederrak egin zituzten bi pilotariek; ondoren, ordea, opariak egiten hasi ziren. Artolak, baina, gehiago asmatu zuen lehen zatian, eta alde batetik bestera mugitu zuen Altuna, une askotan, aurkariari lau eta erdiko arrastotik atzera jokatuaraziz. Amezketarra tokia bilatu ezinik aritu zen, airez sartzeko aukerarik gabe. Horrela, 6-11 aurreratu zen alegiarra.

Artolak, baina, txapara botatako gantxo batean, sakea oparitu zion Altunari, eta hor ez zuen barkatu, 12-11 aurreratu zelarik. Atsedenaldia egitera behartuta daudelako, baina amezketarrarengatik balitz, partida gelditu gabe jarraituko zuen. Aurrez, Artolak 5 tantoko abantaila hartu zuen momentuan, aldageletara haserre joan zen Altuna; bere onetik aterata zegoela aitortu zuen. Atsedenaldiaren ondoren, baina, Artolak bere jokua egiten jarraitu zuen, eta hiru tanto dotore eginda, 12-14 aurreratu zen.

Hortxe amaitu zitzaion erregaia alegiarrari. Orduan utzi zion hots egiteari txintxarriak. Altunak sakea berreskuratu zuen, eta berriro beste tanto errenkada bat egitea lortu zuen, 20-14 aurreratzeko. Artola, tanto bat eginagatik ere (20-15), erreakziorako tarterik gabe geratu zen, eta azken bi tantoak aise egin zituen amezketarrak: 22-15.

Estatistikak: 

  • Iraupena: 56 minutu eta 21 segundo.
  • Pilotakadak: 263.
  • Egindako tantoak: Altuna III.ak 15 (sakez, 6), Artolak 12 (sakez, 3).
  • Galdutako tantoak: Altuna III.ak 3, Artolak 7.
  • Markagailua: 2-0 / 2-3 / 4-3 / 4-5 / 5-5 / 5-6 / 6-6 / 6-11 / 12-11 / 12-14 / 20-14 / 20-15 Y 22-15.
  • Aholkulariak: Gorka Altuna lehengusua izan zen Jokinen aholkularia; Artolarena, berriz, Iker Iriarte bertsolari eta gai-jartzaile alegiarra.
  • Bitxikeria: Gorriz aritu zen amezketarra; urdinez, berriz, alegiarra. Bi urte gehiago eduki izanagatik ere, beranduago egin zuen debuta Artolak; hain zuzen, lau egun geroago.  

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagun gaitzazu . Eduki hau guztia doan ikus dezakezu euskarazko hitzik gabeko Tolosaldea ez dugulako irudikatzen. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ez litzateke posible hori. Gero eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da Ataria: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezun hori: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!