Garazi Karrera garaile, Donostiako Hiru Hondartzak Krosean

Ataria 2023ko urriaren 11

Korrikalari irurarrak ia minutu bateko aldea atera zion bigarren sailkatuari; Joseba Olaetxea tolosarra bigarren izan zen gizonezkoetan, lehen sailkatuarengandik 18 segundora.

Pasa den igandean, Donostiako lasterketa ezagunenetako bat jokatu zen: XXXIII. Hiru Hondartzak Krosa. 3.000 lagun baino gehiagok parte hartu zuten, eta horien artean, eskualdeko askok. Emakumezkoetan, Garazi Karrera izan zen onena. Ia minutu bateko aldea atera zion Olatz Zabala bigarren sailkatuari. Hirugarren, berriz, Izaro Rubio beteranoa izan zen. Izaro Perurena tolosarra hirugarren postuan zihoan 500 metroren faltan, baina azkenean lasterketa utzi behar izan zuen.

Gizonezkoetan, berriz, Ander Sagarzazu donostiarra izan zen azkarrena; lasterketa hasieratik nagusi izan zen. Bigarren posturako, baina lehia estua izan zen hiru korrikalariren artean. Azkenean, Joseba Olaetxea tolosarra izan zen bigarren eta Jon Presa lasartearra hirugarren.

Sailkapenak:

Emakumezkoak:

  1. Garazi Karrera: 37.13
  2. Olatz Zabala: 38.12
  3. Izaro Rubio: 38.56

Gizonezkoak:

  1. Ander Sagarzazu: 31.18
  2. Joseba Olaetxea: 31.36
  3. Jon Presa: 31.47

ATARIA ez da soilik komunikabide bat: komunitate baten ahotsa da, eta urte hauen guztien ondoren, zuen babesa behar dugu, inoiz baino gehiago: ATARIAk behar du Tolosaldea. Horregatik erronka bat daukagu esku artean: gure eskualdeko 28 herrietan hamarna harpidedun berri behar ditugu. Zu falta zara, bazatoz?


EGIN ATARIKIDE!