Teknologia berriak enpresetan aplikatzen ikasteko 13 ikastaro eskainiko ditu IKT Asteak

Ataria 2023ko urriaren 12a

IKT Astea egingo dute urriaren 16tik 20ra; goizetan enpresei zuzendutako ikastaroak eskainiko dituzte, eguerdietan komertzioei zuzendutakoak, eta arratsaldean, turismoan lan egiten duten establezimendu eta ostalarientzat.

Tolosaldea Garatzenek antolatuta, Tolosaldeko IKT Astea izango da urriaren 16tik 20ra. Hamabosgarren edizioa izango da aurtengoa, eta ohi bezala, enpresen egunerokoan tresna digitalak txertatzeko eta horien erabileraren inguruko jakintza zabaltzeko helburuarekin antolatu dute.

Guztira 13 ikastaro eskainiko dituzte. Goizetako tailerrak enpresei zuzendutakoak izango dira; eguerdietan komertzioak izango dira hartzaile nagusiak; eta turismo sektorean lan egiten duten establezimendu eta ostalarientzat zentratutakoak izango dira arratsaldeko saioak. Dena den, interesa duen edonork ere parte hartu ahal izango duela edozein ikastarotan azaldu dute Tolosaldea Garatzenetik.

Ikastaro guztiak doakoak izango dira, eta nahi adina ikastarotan eman ahal izango da izena,lehiberri@tolosaldea.eusemailera idatziz.

EGITARAUA

Ez diogu hau kapritxo hutsagatik: lagundu iezaguzu. Eduki hau guztia doan ikusten duzu ez dugulako irudikatzen euskarazko hitzik gabeko Tolosalderik. Atarikide, iragarle eta erakunde askoren laguntzarik gabe ezinezkoa litzateke. Zenbat eta komunitate handiagoa sortu, orduan eta sendoagoa izango da ATARIA: zurekin, zuekin. Ez utzi biharko gaur egin dezakezuna: egin zaitez Atarikide!


EGIN ATARIKIDE!